Abaurregaina / Abaurrea Alta

Pirinioetako behatoki ikusgarria

Abaurregaina, Aezkoako balkoia, Pirinioa eta Aezkoa ibarrako ikuspegi zoragarriak ditu.

  • Biztanleak: 164
  • Altitudea: 1040m
  • Basoa: Pagoa 891 ha, Haritza: 29 ha

Aezkoako herrien artean hegoaldeen dagoena da, eta baita Ibarrako eta Euskal Herriko herririk altuena ere (1040m).

Ekialdean patata eta zereal lursailak daude eta mendebaldean larreak.
Hemen Zatoiako haitzuloa dago: bertan orain dela 13.000 urte jendea bizi zen (ezin da bisitatu).

Abaurrepeko belardi eta bordengatik sortu zen Abaurregaina. 1237ko dokumentuetan agertzen da lehen aldiz, Zazaozeko barrutiaren inguruko auzi bat izan baitzuten Zaraitzuarrekin, eta Teobaldo I. erregea epaile jardun zuen.

Herriko hiru irteeratako bakoitzean gurutze bat izan zen; gaur egun Zaraitzurako bidean dagoena gelditzen da, XVI. urtekoa da eta orain dela urte batzuk zaharberritu zuten.

Hilarrien Museoa, elizaren atzealdean kokatua dago, bertan molde ezberdineko hilarriak aurkituko ditugu. Udalak orain dela gutxi egin du estali gabeko museo hau.

Gotiko estiloko San Miguel baselizaren hondarrak gelditzen dira gaur egun. Kontrahormak eta bost arkuko ganga zabal zituen harrizko eraikin ederra zen. Mendebaldean, kanpai-horma gabeko kanpaia eta bi lehio txiki. Ermitaua izan zuen, XVIII. mendera arte behintzat, eta XIX eta XX. mendeetako gerretan zalditegi eta kuartel bezela erabili zen.

Erdi Aroko San Pedro eliza XVI. mendean berregin zen. Gaur egun desagerturik dagoen XVII. mendeko erretaula izan zuen, J. de la Hera eta G. Ramosek egina. Bataiarria Erdi Arokoa da.
Zubia. Zatoia ibai gainean harlanduzko zubi zahar bat dago. Zubi honen inguruan aker sorgindu bati buruzko elezahar ospetsua dago.

Haitzulo garrantzitsuena Zatoiakoa da: Herritik 2 kmtara dago Zaraitzuko muga aldera eta Zatoia ibaiaren zubi ondoan. Nafarroako Neolitikorako trantsizioa ezagutzeko aztarnategi hoberenetarikoa da

San Pedro festak. Ekainaren azken asteburua.

Elizak:
San Pedro eliza XVI. mendean berreraikia.
San Miguel Baseliza, Gotiko estiloa, hondarrak gelditzen dira.
Hilarri Museoa

Leize garrantzitsuena , Zatoia:
Orain dela 13.000 urtetik bizi zen jendea.
Nafarroako ustiaketa hoberenetakoa neolitikorako trantsizioa ezagutzeko

Pirineo Taberna

Zubia: Zatoia ibai gaineko zubi zaharra.

San Miguelgo behatokia: “ Aezkoako balkoia” .

Ekialderuntz Piriniotako ikuspegia eta mendebalderuntz Aezkoa ibarra.

Pilotalekua