1. Erritualak
2. Eguberri
3. Igautreak
4. Matatxerri
5. Erromeriak
6. Elurra
Aezkoako ohiturak eta usadioak Pirinioetako bi aldeetako herrietan daudenen antza handia dute. Mendez mende transmititu dira, eta besteak beste, biziari, herioari edo lanari lotuak daude.
 
1. Erritualak

Ospakizunei dagokienez aipatzekoak dira gaitzen eta emankortasunaren inguruan egiten ziren erritualak:

  • Bedeinkapenak: Argizarienak, elikagaienak, alearena, aziendarena zein alorrenak.
  • Orre zein hurritzen adarrak etxeko sarreretan, San Juan bezperan etxeak babesteko. Eguzki-loreak.
  • Gorosti adarrak ikuiluetan ganaduen gaitzak saihesteko.
  • Gurutzeak, prozesioak, erramuak, aizkoren kokalekuak...
Festa egun bereziak: Habeas, Santu guztien eguna,...
 
Arrikaldeko iturria (Garaioa): Azalaren gaitzak sendatzeko gaitasuna zuela uste izan da. Horretarako San Juan gauean ura hartzen zuen Garaioako eta beste herri batzuetako jendeak.
   
2. Eguberri

Eguberriak edo Gabonak etxez etxe zoriontzeko ohituran datza. Aezkeraz kantatutako bertsoak dira, gaur egun Garraldan bakarrik mantentzen delarik.

"Eguberri eguberri
 gaur dela eguberria
 guzien jauna jaio baita
 dugun alegerea

 Eguberri gabean
 gabaren gaberdikoan
 mutiko eder bat jaio baitze
 Beleneko bidean

 ... "
3. Igautreak
Igautreak edo ihauteriak. Gaur egun ez dira ia-ia ospatzen, baina mantendu dira Abaurregainan eta Orbaizetan.
 
4. Matatxerri

Txerriaren hiltze tradizionala da. Honen inguruan gauza anitz mantendu dira: ospakizun handiko eguna da, erritoa, bazkaria,...

5. Erromeriak

Antzinean erromeria anitz zegoen, ermita bezainbeste. Ermitak desagertzearekin batera erromeriak ere desagertu egin ziren.

Pasa den mendean hiru erromeria ospatzen ziren urteko:

  • San Gregorio ermita, Garaioan, gaur egun desagertua.
  • San Joaquin Ariben, orain berriz berreskuratu da.
  • Orreaga, ekainean. Gaur egun maiatzaren 1ean ospatzen da..
    Ikusgarria da oso, Aezkoako jantzi tradizionalak ezagutzeko aukera ematen duelako, alkateenak, emazteki zein gizonenak... Halaber, gurutzedunek eta penitenteek kutsu erlijiosoa erakusten dute.

Aipatzekoak dira ere:

  • Orbaizetako erromeria San Esteban ermitara.
  • "Artzainen" meza. Abuztuero ospatzen da Azpegiko Ama Birjinan.
6. Elurra

Antzinean elurra eta negua bat ziren. Natura lokarturik gelditzen zen, herriak isolaturik, argizarien argiaz eta suaz lagundurik.

  • Salmenta produktua. Garai batean elurra saldu ere egiten zen, batez ere sukaldean erabiltzeko: jakiak kontserbatzeko, edariak freskatzeko, izozki gisa hartzeko...
  • Sendagai gisa. Gaitz anitz sendatzeko erabiltzen zen: odoljarioak eteteko, lasaigarri zein analgesiko bezala, sukarrerako konpresa gisa...
  • Elurzuloak. Gazteluek, monasterioek, herri handiek... izozkailuak zituzten, hau da, elurra urte osoan zehar edukitzeko tegiak.
    Normalean haitzuloak eta leizeak erabiltzen zituzten. Elurra iratzez egindako geruzetan gordetzen zen, bidean ez urtzeko ezpelekin eramaten zelarik. Abaurregainan badago bat ermitatik hurbil.
  • Oinorrazeak. Antzinako negu gogorretako elurretan ez hondoratzeko tresna bereziak behar izaten ziren mendian ibiltzeko, ganaduaren bila joateko, ehizan aritzeko... Tresna hauek oinoarreak edo orrazeak deitzen ziren.