| 1. Herrietako festak 2. Maiordomoak 3. Aezkoako Eguna |
| |
| 1. Herrietako festak |
| |
Bazen lehen ingurutxo
izeneko bertako dantza bat, larreinan, plazan zein frontoian dantzatzen
zena. Txistuz lagundurik, gizonak eta emakumeak bi lerrotan banatzen
ziren, Nafarroako mendialdeko beste eskualde batzuetan bezala. |
| 2. Maiordomoak |
| Festetan eta igautreetan gazteen antolatzeko era ikusten zen. Herriko gazte guztien artean maiordomoak edo prigoreak hautatzen ziren, festak antolatzeko ardura hartuko zutenak. |
| 3. Aezkoako Eguna |
Diktaduraren
ostean Aezkoa Kultur Elkartea sortzen da, mendiak
berreskuratzeko mugimenduari lotua hasiera batean. 1978az geroztik
Aezkoako Eguna antolatzeaz arduratzen da. Ospakizun herrikoia da, festa eta aldarrikapena uztartzen dituena. Urtero, irailaren hirugarren igandean ehundaka aetz biltzen ditu Aezkoako herri ezberdin batean. Egitarauan denetarik egoten da: musika, erakusketak, herri bazkaria, herri kirolak... |