1. Nafarroako Aretxea
2. Plater tipikoak
3. Azokak
 
1. Nafarroako Aretxea

Okelari dagokionez, aipatzekoa da aretxearena, Nafarroako Aretxea kalitatezko labelduna.
Nabarmentzekoa da, halaber, axurikia edo bildots okela, hau ere kalitate handikoa.
 

Harakinek ederki dakite hestebete mota anitz egiten: txistorra, birika, tripota edo odolkia, txorizoa, lukainka...
 
2. Plater tipikoak

Aipaturikoez gain, Aezkoan nagusi dira patata, amuarraina, xixak, txungur,"tripalarrua" eta axuria txilindroi moduan.

Postre gisa bertako gazta, eta esnekiak, mamia, gaztanvera, gaztazarra... Abia mermelada ere oso preziatua da.
Likoreei dagokienez patxaran eta patxaka (sagarminez egindakoa) dira bertan dastatu ditzakegun batzuk.
 

3. Azokak
Gaur egun desagertua egon arren, XVII-XVIII. mendeetan azoka ospatzen zen bortuetan, Iropilen.
Era berean, Aribek, inguruko beste herri batzuk bezala, Orotz-Betelu eta Auritz kasu, azoka zuen.
rc="—Ñ