| 1. Aezkera 2. Goi-nafarrera 3. Egungo egoera |
| 1. Aezkera |
| Aezkoako euskara, aezkera,
goi- nafarreran kokatzen da euskalkien sailkapenari so eginez gero.
|
| 2. Goi-nafarrera |
| Historian zehar
filologoek ikertua izan da aezkera; besteak beste, L.L. Bonaparte,
A. Campión eta R.M. Azkue. Hasiera
batean behe-nafarreraren familian sartua izan bazen ere, orain dela
gutxi Iñaki Caminok egindako tesiak goi-nafarreran
birkokatu du. |
| 3. Egungo egoera |
1936ko gerra arte Aezkoa euskalduna zen ia-ia
oso-osorik. Gaur egungo egoera, aldiz, anitzez larriagoa da; datuen
arabera % 40k ulertzen badu ere aezkera, oso gutxi dira eguneroko
bizitzan erabiltzen dutenak. Pirinioetan bizirik dirauen azken euskalkia
arrisku bizian dago, beraz. |
Egungo haur gehienek euskarazko
ereduetan ikasten ari dira, euskaldun kopurua igotzen lagunduz. |
|
IRATIKO UGALDEAN |
|
Orbaran behin gizon multzo bat gango ugaldera
ilargia harrapatzekotan hurbildu ze. Gortarako zubitik beiti dilindan
xarri zire, erkali (1) eskuak emanez. Barrenean zenak, ezpaitzoken eskua
ilargiraino luzatu, - Ep – ohiu egin zako goienekoari- Laxa zak piska bat eskua nik gazta harrapatu ahal izateko. Guti bat aski izain duk. Goienekoak bere eskua luzatu zue ta multso osoa urera eroriz, ilargia irriz irriz hurrundu zitzaie. |
|
Martin Arotzarena. Orbara |