1. Ciriaco Morea
2. Antonio Arostegui eta Petra Machín
3. Domingo Elizondo
4.
A. Domentx
Domingo Elizondo, Aribekoa, Ciriaco Morea Garaioakoa, Antonio Arostegui Aribekoa... Ameriketan aberasturiko aetzak izan ziren, eta aberastasun hori euren jaioterrietan partekatu zuten.




 Antonio Arostegui.
Bestalde, enpresa eredugarria sortu zuten, ekoizpen guztia kontrolatzen zuena, basotik ateratzen zenetik bukaeraraino, Gainera, zuhaitzetako atal guztiak probestuz: kalitatezko egurra Donostiara, Bartzelonara eta Valentziara saltzen zuten, ikatza, metil alkohola, azido azetikoa... Garai batez egurraren salmentak behera egin zuen, garraioaren garestitzeak eraginda.
 
1. Ciriaco Morea

Garaioa, (1854-1936). Argentinar emigratu zuen eta Aribeko Domingo Elizondorekin lan egin zuen, honen itzuleran bere burdindegia hartu zuelarik. Proiektu asko garatu zituen, besteak beste, Argentinako lehen hegazkin enpresa.

Ameriketan egonagatik herrira ere etortzen zen maiz. Garaioan dirutza inbertitu zuen: Ariberako errepide berrian, eskola berri batean, udaletxean... Azken honetan Orduna eskultoreak eginiko bustoa ikus daiteke.

Era berean, 1913an argindarra ezarri zuen herrian, errota bat sortuz, 1948. urtera arte martxan egonen zena. Gaur egun errota honek tresneria mantentzen du, eta herriaren kanpoaldean dago ikusgai.
Azkenik, Ciriaco Moreak "El Irati" enpresan ere parte hartu zuen.
 

2. Antonio Arostegui eta Petra Machín
Pirinioetako bi herrietan dituzte kale-izenak: Garraldan eta Nabaskoitzen. Antonio Arostegui Ariben jaio bazen ere, betidanik egon zen Garraldara oso lotua. 1898an sute batek herria suntsitu zuen, eta Arosteguik izugarri lagundu zuen berreraikitze lanetan. Harategia, iturriak, ur-ekartzea, eliza berria, eskolak... 1911. urtean Fundación Arostegui sortu arte. Petra Machinek ere lagundu egin zuen.
Hala ere, Antonio Arosteguiren lanik aipagarriena Iruñeko Salestarrak sortzea izan zen.
 
3. Domingo Elizondo
Aribe, (1848-1918). Aezkoako historian kasu berezia da. Diputazioko kidea izan zen 1915ean, eta indutria arloan aitzindaria izan zen Nafarroan.
Ameriketara alde egin zuen, eta lan askotan ibili ondoren burdindegi bat sortu zuen. Denborarekin, New Yorken eta Parisen zabalduko zituen saltokiak burdindegi honek.
1890ean Aezkoara itzuli zen enpresari trebatu gisa, eta Iratiko mendien baso ustiapena abiatu zuen. Ekain zerrategi bat ezarri zuen, egurra Iratiko uren bidez garraiatuz.
 
Domingok beste enpresari batzuekin sorturiko El Irati S.A. enpresak ekoizpena uneoro kontrolatzen zuen, hasieratik bukaeraraino. Energia eta beharrezko garraioak ere kudeatzen zituen, hondakinak birziklatuz.
 
4. A. Domentx

Hiriberrikoa, Nafarroan matrikulatu zen lehen hegazkina egin zuen.