1. Kokapena
2. Bordaldeak

Artzainen eraikinen kokapena paisaian erabat integraturik daude, arretaz ikertuak eta iturburuetatik gertu, haitzen babesean.

Baso eta larreen ondoan dauden borda eta txabola batzuetan ohiko egurrezko teilatuak mantentzen dira. Antzinako teilatuak "oholak" izenez ezagutuak izan dira . Gaur egun, bordak oso azkar desagertzen ari dira bizimodu aldaketa dela eta.

1. Kokapena
  • Egurrezko edo harri-hormako holtzez bananduriko egoitza. Logelarako bertze pisu bat dutelarik
  • Jangela-egongela
  • Gaztagilearen sutegia
  • Biltegia
  • Orokorrean ganadua jezteko eta gauean hazienda gordetzeko erabiltzen den artegia edo "eskortia" dauka atxikia.
2. Bordaldeak
Arian Bordaxarraldea izeneko leku-izen bat dago; bordak enkantu berezia ematen diote paraje honi ( batzuk antzinako teilatuak mantentzen dituzte, eta barruan "xukunia" edo supazterra dago , oraindik gaur egun artzain batzuk denbora luzea igarotzen dute bertan)
 
Aipagarriak dira Orbara herriko Aitzako bordak, Garraldan Zakarloako bordak, Hiriberrin Berrendiko bordak, etab.