1. Aezkoako etxea
2. Solairuen banaketa
3. Ezaugarriak
4. Herri aipagarriak
5. Izenak |
|
|
| 1. Aezkoako etxea |
Pirinioetako
arkitektura barnean aezkoar etxe estiloari buruz hitz egin
daiteke.
Ezaugarri nagusienen artean, klima, natur ingurunea,
lana eta erabilera daude; baina
baita historiari ere, bere egileak eta eraikitze estiloak, eraginak,
etab.
Ibar mugakideetatik nolabaiteko erreztasunarekin ezberdintzen
dira: etxe nahiko berriak dira (mende hasierakoak), gerra ezberdinetan
sute larriak eta sarriak izan baitira.
|
| 2. Solairuen banaketa |
| Solairuen
banaketa: orokorrean hiru, orain arte:
-
beheko solairua: azienda
eta lanabesak.
-
lehen solairua: bizitokia.
-
bigarren solairua, sabea:
aziendarentzat bazka biltegia.
|
| 3. Ezaugarriak |
• Teilatuaren
inklinazio gogorra:
Elurte ugariak zirela eta. Bi, hiru
eta lau uretako teilatuak dira.
Algunas bordas y hórreos aún las conservan. Garai batean
haritza edo pago egurrezko oholtxoekin estaltzen ziren.
|
• Teilaz estalia:
Antzinako oholezko teilak suteetarako ahulak ziren.
Herriak oso erraz erretzen zirenez, buztinezko teilak
egiten hasi ziren.
|
•
Osagai arkitektonikoak eta apaingarriak:
- Balkoi korritua
(aurrealdearen zabalera guztia).
- Puntu erdiko arkuzko atea
Harriz egina eta Ibarraren armarriarekin Giltzarrian.
Berrienak egitura dintelatua daukate.
- "Praileak"
Etxe batzuk "Praileak" bitartez zeuden babestuak: aurrealdetik
nabarmentzen ziren alboko bi horma.
- Antzinako labeak
Antzinako labe hauek etxe gutxitan ikusten dira gaur egun, eta
kaleruntz aterata teilatutxo baten azpian nabarmentzen
da.
Ogia egiteko labe hauek batipat Aria
herrian mantendu dira, erabileraz gain aezkoako etxeen apaingarria
zen.
|
• Harri eta egurra
Eraikitze materiala harlandua zen, oso ongi landua
(herrietako harrobietatik aterata) eta barruan egurra,
leihoak, ateak eta teilatu-hegal zoragarriak.
|
| 4. Herri aipagarriak |
| • Hiriberri
Beste Ibarretako antzeko etxeak daude baina hemen aurkitzen
dira ere berezko ezaugarriak: arku apaingarriak,
leihoak, armarriak, etab, oso onak.
Hiriberrin daude Ibarrako etxerik zaharrenak (XVI. mendekoak).
|
• Aria
Ibarrako ohiko etxeak, askok armarri zoragarri eta antzinakoak gorde
dituzte. Heraldika, fededun eta pagano motiboekin nahasten da (Ibarrako
zaharrenetako bat, 1566koa).
|
• Abaurrepea
"Inkisizio etxea"ren hondarrak
( torturatzeko tresnak zeuden...)
|
| 5. Izenak |
Etxeen izena bizilagunei helarazten
die. Batzu 1366tik ezagutzen dira. Jatorria hemendik
dator:
-
Jabea:
-eina, -ena, -ina bukatzen dira aetz euskararen baliokidea
norena. Puede proceder también de un mote.
Fangartzeina, Apatena, Domentxoina,...
- Lanbidea:
Lanbide bat adierazten dute.
Arotzeina, Errotazeina,...
-
Kokapena:
-goa eta -koa bukatzen dira.
Nongoa galdera erantzuten da.
Etxabarrengoa, Iturraldekoa,...
|