| 1. Abaurregaineko gurutzadura 2. Abaurrepeko gurutzadura 3. Garaioako gurutzadura 4. Garraldako gurutzadura 5. Hiriberriko gurutzadura 6. Orbaizetako gurutzadura 7. Abaurregaineko hilarriak 8. Garraldako hilarriak |
| 1. Abaurregaineko gurutzadura |
| • Abaurregainan hiru gurutzadura omen zeuden herriak dituen hiru irteeretan bana kokatuta. Gaur egun Zaraitzurako bidekoa baino ez dago; XVI. mendekotzat joa, duela gutxi berritua izan da. Gurutzadura horren ondoan 1990eko monumentua dago. Horretan, “Bat bizian Auñamendia zaintzen” ikurritzak Pirinioetako ibar hauen batasun soziokulturala dakarkigu gogora. |
| 2. Abaurrepeko gurutzadura |
| Herriaren bi
sarreretan Erdi Aroko gurutzaduren hondakinak
daude. Herriaren sarreran XVI. mendeko
gurutzadura errenazentista eder bat dago, goitik moztua. |
| 3. Garaioako gurutzadura |
Garai
erromanistako monumentu-gurutzea
da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako
bidean. Badirudi inguruetan sorginen aurka egin zen jazarpen garai
berean eraikia izan zela, espiritu gaiztoak eta sorginak uxatzeko. |
| 3. Garraldako gurutzadura |
| Gurutzadura errenazentista: gerretan jatorrizko gurutzea galdu zuen. |
| 5. Hiriberriko gurutzadura |
| Esanguratsuena,
beharbada, “Arrese” izenekoa izanen da;
gurutzerik gabeko gurutzadura, 1645ekoa. San Frantziskorako
bidexkan: han, diotenez, otsoek Arrese jaunaren alaba
hil zuten. Beste elezahar batzuek, berriz, “Gauekok”,
gauaren espirituak, bahitu zuela diote. |
| 6.Orbaizetako gurutzadura |
| Barrakaldean zegoen. |
| 7. Abaurregaineko hilarriak |
Abaurregainak
hainbat estilotako hilarrien museoa du. Udalak duela gutxi berritua,
atari zabalean daude ikusgai. Museoa elizaren gibelaldean dago. |
| 8. Garraldako hilarriak |
| Garraldako hilerrian disko-formako
hainbat hilarri daude, esanahiez josiak. Jose Rotak egindako ikerketa-
eta berreskuratze-lanari esker, inguruotan oso erabiliak dira. |
