| 1. Zatoia harpea 2. Aizpea harpea 3. Oiaska harpea 4. Artetxe harpea 5. Kutxategileen harpea 6. Poztia harpea 7. Orbarako harpea 8. Arpea 9. Osinak |
| |
| 1. Zatoia |
| Herrigunetik bi
kilometrotara, Zatoia ibaiaren
ondoan, Zaraitzuren mugan, Zatoia
harpeak daude. Gizakia duela 13.000 urte
bizitu izan zen bertan. Neolitikorako trantsizioa
ezagutzeko, Nafarroako hobirik garrantzitsuenetako bat da. (Ezin
da ikuskatu). |
| 2. Aizpea |
Aizpea edo "errota"
izenaz ezaguna, Aribeko antzinako errota ondoan dago, errepide ondoan
dagoen harrizko harresian, metro batzutako altueran. Historiaurreko
hondarrengatik interesgarria da , 8.000-10.000
urte garaikoa. |
| 3. Oiaska |
Abaurrepean harpea
handi bat dago, Oiaska, arriskurik zegoenean herritarren
babesleku. |
| 4. Artetxe |
| Garaioan Artetxeko harpea dago, antzinatik artegi gisa erabilia. Berau da interesgarriena. |
| 5. Kutxetagileen harpea |
Garraldan
Kutxetagileen harpea dago, ezpelez inguraturik. Bertan
ezpelezko kutxetak (koilarak) egiten hasi ziren. |
| 6. Poztia |
| Garaioa eta Abaurrepearen mugan Poztia harpea dago, elezaharren arabera, sorginen garbitegia. |
| 7. Orbara |
Orbaran luzera
handiko harpea garrantzitsuak daude, espeleologo profesionalek ikertuak.
Muino batean Gazteluzar toponimoa dago; baliteke
bertan, garai batean, eraikinak egotea. |
| 8. Arpea |
Pistari
jarraituz, Errozate mendiaren aurrez aurre, maldan beherantz eginen
dugu bi kilometrotan. Hainbat borda atzean utzita, azkenekora iritsiko
gara. Alanbre-hesia gaindituta, ekialderantz joko dugu 25 metro inguru;
bertan Arpea harpea topatuko dugu eta 200 m haratago eginda, Arpeako
artzain-gune ederrera iritsiko gara. Bertan, ubideaz beste aldean,
218 zenbakia duen mugarria dago, Garazi eta Aezkoa Ibarrak mugatzen
dituena. |
| 9. Osinak |
Aezkoak kare-harrizko erliebe interesgarria du, barnean sistema hidrologiko garrantzitsuak biltzen dituen mendigune karstikoduna, esaterako:
|
