| 1. Historia 2. Ezaugarriak 3. Garaiak |
| |
| 1. Historia |
Nafarroan zutik dirauten 22 garaietatik 15 Aezkoa
Ibarrean daude. Euskaraz garea edo garaia, gaztelaniaz “horreo”
deitzen da, latineko “horreum”-etik etorria, eta biltegi
esan nahi duena (gizakientzako eta aziendarentzako bihitegia). Hainbat
motakoak dira, “horreum pensilis”, zutabeen gaineko biltegia;
honek bereganatu zuen “garaia” izena. 1993an kultur intereseko
ondare izendatu ziren. Gehienak, azken urteotan, berrituak izan dira.
|
Aezkoako garaia
aldaera berezia da, klimarekin eta bertako eraikuntza-motekin
bat datorrena. Eginkizunik nagusiena aleak hezetasunetik eta karraskarietatik
babestea zen. |
| Badirudi garai batean etxe anitzek
zutela zeinek bere garaia. Horren seinale ditugu
Konbentzioaren aurkako Gerrak sortutako kalteen datuak: horien arabera,
106 borda eta 87 aletegi (hala deitzen zieten ibarreko garaiei,
hauek baitziren zeuden aletegi bakarrak) erre zituzten. Ibarrean
293 etxe baldin bazeuden, eta 165 erre bazituzten, horrek garai-kopurua
ere oso altua zela adierazten du; seguruenik ere, oso eraikin arrunta
izanen zen. |
| 2. Ezaugarriak |
|
| 3. Garaiak |
Garaioa: Maisterra.
Egituraren
zeharkako habeak luzetarako habeen gainean jartzen
dituen bakarra da Ibarrean.
|
|
Denboran zehar egin zaizkion hainbat aldaketek izaera
kendu diote garaiari; zutabetxoen arteko tarteak itxi dizkiote, nahiz
eta, oraindik ere, garai batean betetzen zuten eginkizuna erakusten
duten burute batzuk eta zurezko habeak geratzen zaizkion, gaur egun
horman sartuta. |
Hiriberri: Reka.
|
Hiriberri:
Portala.
• Herriko sarreratik ezkerreko errepidea
hartuz, Jauki garaitik oso hurbil . |
| Hiriberri: Jauki. |
Hiriberri:
Elizondo. • Elizaren ondoan dago. • Vianako Printzearen artxibategian 1974ko argazki bat dago). |
Garralda:
Masamiguel.
• Harategira doan errepidearen ondoan dago. |
| Aria: Jauri. • ...n kokatuta dago. • Gaur egun oso aldatuta dagoen garaia da. Nabarmenki handitu dute, eta biltegi bihurtu dute. • Jatorriz, Ariako handiena eta Ibarreko bigarrena da. • Aurrealdeko balkoiaren solairua bere horretan gorde du; Ariako gainontzekoetan eta Ibarreko gehienetan, berriz, desagertu egin dira. |
| Aria: Apat. • ...n kokatuta dago. • Etxeak, gaur egun duen fatxadaren zati handi batean, jatorrizko harlanduak gorde ditu karez zuritua, 1566ko fatxadak giltzarrian duen erdi-puntuko arku-formadun atearekin (giltzarria balkoi batek banatzen du). • Ez dago ia elementurik bere jatorrizko itxura aldatuko duenik. • Zortzi zutabeak gorde ditu. |
| Aria: Etxeberri. • ...n kokatuta dago. • Zortzi zutabeak gorde ditu, gehienak lur-eremu gorabeheratsua berdintzeko eraikitako perimetro-pareta baten gainean kokatuta. • Garaiak jatorrizko erabilpena gorde du: ganbarako atalak aletegi gisa erabiltzen dira, gainaldeko solairua zaku- eta tresna-biltegi gisa, eta behealdea ongarritegi gisa. |
Aria: Jamar.![]() • Garai honek irregulartasunak ditu bai oinplanoan, baita gauzatzeko moduan ere: nabarmenak dira egin zaizkion aldaketak eta gehitutako elementuak. Nabarmena da, halaber, gehitutako zenbait eraikuntza-elementuren lotura eza eraikinarekin. • Goialdean aletegia eta trasteak gordetzeko biltegia dago. Behealdean tresnak eta erremintak. |
Orbara:
Jabat.• Zortzi zutabe zituen; gaur egun, ordea, sei ditu. • Fatxadan balkoi txiki bat zeukan. |
Orbaizeta: Etxegarai.![]() • Vianako Printzea instituzioak 1991n berritu zuen garai hau. • Zortzi zutabetxo ditu. • Aurrealdean, garai batean izan zuen balkoi txiki baten arrastoak daude. Balkoitxoa galdu egin zen, zura usteldu egin zelako. |
| Orbaizeta: Larrañeta. •
Erantsia duen neurri handiagoko borda batekiko (geroztik eraikia)
simetria berezia erakusten du. |
|
