| 1. Abaurrepeko San
Martin Tours 2. Abaurregaineko San Pedro 3. Ariako San Andres 4. Aribeko Garbiñe 5. Garaioako San Andres 6. Garraldako San Joan Ebanjelaria 7. Hiriberriko San Salbatore 8. Orbaizetako San Pedro 9. Orbarako San Erroman |
| |
| 1. Abaurrepeko San Martin Tours |
| XV. mendeko eliza
gotikoa, harrizkoa, nabe bakarrekoa eta hiru zatitan banatuta. Burualde
poligonala du. |
| 2. Abaurregaineko San Pedro |
Erdi Aroko
eliza hau XVI. mendean eraberritu zuten. J. de la Hera eta G. Ramosen
erretaula izan zuen, XVII. mendekoa,
gaur egun desagertua. Bataiarria Erdi Arokoa da. |
| 3. Ariako San Andres |
Harriz egina, Erdi Aroan eraiki
zuten. 1611n izandako sute baten ondorioz, XVII.
mendean berreraiki zuten. Hasierako garaietatik, portada erromanikoa
eta harrizko bataiarria gorde ditu; azken hori erdi-puntuko arkuteria
itsurekin apaindua. Lehenengo tartea gurutze-ganga arruntez estalita
dago, eta, gainontzekoa, izar-itxurako gurutzeriaz. Erretaula barrokoa
da, 1700ekoa. |
4. Aribeko Garbiñe |
Mende-hasieran indianoek eliza
bat eman zuten dohaintzan; gerora, ordea, gaur egun dagoena eraiki
zuten. Eliza berria da, 1943koa. Bertan dira San Joakim eta Andre
Mariaren irudiak: barrokoak, San Joakim baselizatik ekarriak. |
| 5. Garaioako San Andres |
| XIII. mendekoa da, nahiz eta
portada, XII. mendekoa, erromanikoa izan. Erdi-puntuko arkiboltak
ditu, eta landare- eta giza motiboekin, Boluta eta izarrekin apaindutako
kapitelak. Nabe bakarrekoa da, burualde aurre-zuzenekoa eta parpain-arkuetan
euskarri duten kanoi-gangaz estalia. XV. mendean hainbat berrikuntza
egin zizkioten; aldamenetan kapera bana jarri zioten. Erretaula erromanista
nagusitik (Gaspar Ramosena, XVII. mendea) tailu solte batzuk baino
ez dira geratzen. |
| 6. Garraldako San Joan Ebanjelaria |
1912-14ko landa-neogotikoa.
1898an herria erreta, eta herritarren arteko liskar gogorrak izan
ondoren, nahiz eta eliza gotiko ederra berreraiki zuten, Arostegi
jaunak, herria berritzen anitz lagundu zuen indianoak, errepide ondoan
eliza bat eraikitzea finantzatu zuen. Eliza zaharra bota egin zuten
harria aprobetxatzeko, eta eliza haren lurretan gaur egungo hilerria
jarri zen. |
| 7. Hiriberriko San Salbatore |
| Está dedicada a S.
Salvador. Es gótica (s.XIV-XV) y en el XVII se le añadió
una capilla barroca. De una sola nave más la cabecera, de testero
recto, se cubre con bóveda de crucería simple con claves,
salvo en el primer tramo de la nave que recibe bóveda sexpartita.
En el lado del Evangelio se abre una capilla cubierta con bóveda
de crucería. De este lado se accede al templo, a través
de una puerta de arco apuntado sin tímpano, cuyas arquivoltas
apean en capiteles decorados con motivos vegetales. |
Erretaula Nafarroako garai
erromanistako garrantzitsuenetako bat da, XVII. mendekoa, Bengoetxeak
egina, Antxieta eskultore ospetsuaren ikasle gailenak. Barnealdean,
koru altuan estilo gotiko berantiarreko eskudela gorde da. |
| Aipatzekoa da Erretaula Nagusi
erromanista, Juan Gazteluzarrek eta Ambrosio Bengoetxeak egina, biak
ere Juan Antxietaren ikasleak. 1600eko lan ederra da, eta adituen
arabera, Bengoetxeak Nafarroan egin duen lanik hoberena. Presbiterioaren
aitzinaldea hartzen du. |
| 8. Orbaizetako San Pedro |
| Orbaitzetan dago, eta San
Pedro Apostoluaren omenezkoa da. Eraikin gotiko berantiarra da, XVI.
mendekoa, harrizkoa, nabe bakarrekoa eta bi atal eta burualdea dituena,
azken hau aurre-zuzenekoa. Giltzarriak dituen izar-itxurako gurutze-gangaz
estalia. |
| Erretaula Nagusia
churriguereskoa da, XVIII. mendeko lehenengo erdialdekoa. Tamainaz
handi samarra da, eta urre-koloreko monokromia bizia du, eta salomondar
zutabeak, landare-motiboz eta serafinen buruez apainduak. Eskultura
xelebreak dituzten erdigunea eta atikoa nabarmentzen dira: aingeru
handi musikariak edo Jainkoa, erretaularen buru. Bataiarria erromanikoa
da; elizaren barnean dago. |
| 9. Orbarako San Erroman |
| Eraikin gotikoa da (XIII. mendea), harrizkoa,
nabe bakarrekoa eta hiru ataletan banatua, gehi burualde aurre-zuzenekoa. |
