| 1. Abaurrepeko errota 2. Aribeko errota 3. Garaioako errota 4. Garraldako errota 5. Hiriberriko errota 6. Abaurregaineko zubia 7. Aribeko zubia 8. Orbarako zubia |
| |
| 1. Abaurrepeko errota |
| Abaurrepean Errotaldea izeneko
parajean dago, herritik kilometro eskas batera, hego-mendebal aldera,
indar hidraulikoa ematen zion errekaren ondoan. Erabat ez bada ere,
aurri-egoeran dago. Bi ehotze-joko oso, garabi eta turbinak ditu.
Lehenengo solairuan, antzinako egur-labea, sabelduna, gorde da.
Kanpoaldean, zola gisa, hainbat errotarri dago. |
| 2. Aribeko errota |
| |
| 3. Garaioako errota |
Garaioan,
ehotze sistema osoa dauka, eta herria argiztatzeko energia sortzen
zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago.
Aski ongi gordeta dago. |
| 4.
Garraldako errota |
Garraldan irina egiten duen
errota elektriko bat dago, baina, gaur egun, eraikin hori disko-taberna
gisa erabiltzen da. Hiru ehotze-jokoetako batek iraun du gaur egunera
arte; besteak desmuntatu egin dira errotan taberna dagoelako. Ogia
egiteko labe handi bat ere badu, duela gutxira arte lanean iraun duena. |
| 5. Hiriberriko errota |
Hiriberrin errota bat dago
herritik hurbil aski berria dena, baina ibaiaren
ondoan zegoenaren makineria elektrikoarekin. Antzinakoa Irati ibaian
dago, Belotegiren ondoan, zubi esekia igaro eta 200
m. hegoalderantz. Tontortxoa inguratu, Ariberi begira, eta bere horma
sendoak ikusiko ditugu, baita lurretik ateratzen den errekaren kanalizazio
txikia ere. |
| 6. Abaurregaineko zubia |
Abaurregainan Zatoia ibaia
zeharkatzen duen harlanduzko zubia dago. Zubi horretan
aker sorgindu bati buruzko kondaira ospetsua dago. |
| 7. Aribeko zubia |
Hauxe izanen da, beharbada,
herriaren ezaugarririk nabarmenena. Inguruetako Erdi
Aroko zubirik hoberena: erdi-puntuko arku desberdinak eta triangelu-formako
horma sendoak ditu. Kalteak izan zituen, batez ere XVIII eta XIX.
mendeetako gerretan. 1795ean ia osorik suntsitu zuten, eta 1823an
erdialdeko arkua. |
| 8. Orbarako zubia |
| |
