Irati-Aezkoako Mendia oso
baso aberatsa da paisaiari dagokionez:
udaberriko berdetasuna, larrazkeneko koloreen aniztasuna, neguko zuria...
Uda da bisitari gehien jasotzen duen sasoia, eta garai honetan pagadia berde
eta hezea mantentzen da, inguruko eskualdeekin alderatuz.
Mota anitzeko aktibitateak egiteko aukera ematen du: bai basoan,
bai ibaian, bai Irabiako urtegian.
| LANDARERIA |
|
| Anitza da. Pagadia
da nagusi, goiko aldeetan izeiekin tartekatzen delarik.
Beherago sahatsak, astigarrak, ezkiak,
zumarrak, haritzak zein gaztainondoak
agertzen dira , besteak beste. |
|
| Pagadiak hezetasun
handia behar izaten du. Horregatik urteko 1000 mmtik gorako euria
jasotzen duten eskualdeetan ematen da, baita ibar lainotsuetan ere.
Pagoen enbor eta adarretan ikus daitekeen moduan, pagadiaren giro
hezea ezin aproposagoa da mota askotako liken, goroldio
zein iratzeak sortzeko. Oso baso hostotsua da, eta
ondorioz, landare mota gutxi hazten da bere baitan. |
|
FAUNA |
|
| • Ugaztunak | |
| Iratin mota anitzeko
animaliak bizi dira: saguak, lepahoriak,
katajinetak, azkonarrak, urtxintxak,
trikuak... baita tamaina handiko espezieak: azeriak,
basakatuak, basurdeak, orkatzak...
Basoaren erregea, oreina, ahaztu gabe. |
|
Oreina desagerturik
zegoen Iratin, baina 1957. urtean birpopulatu zuten. Gaur egun ale
dezente dago. Azken urteotan, irailaren hasieran, oreinaren beroaldia hasten denean, orroak aditzera Irati aldera joateko ohitura zabaldu da. |
|
Iratin basurde anitz
dago ere; batzuen ustez gehiegi, alorretan sortzen dituzten suntsiketak
kontuan hartuta. Orkatzak ere badaude, baina zaila da hauek ikusten, gauez ibiltzen baitira. |
|
| • Hegaztiak | |
Txori txiki mota
anitzez gain (txonta, enara, martin
arrantzalea), badira babestuak dauden hainbat espezie: okil
berdea, okil beltza, mendi -erregetxoa,
mokokerra, artzandobi arrunta, eta
okil gibelnabarra. |
|
Okil gibelnabarra
aparteko altxor ornitologikotzat hartzen da, Nafarroan bizi direnen
artean handiena delarik. Pagadi zaharrak haren bizitokirik preziatuenak
dira. |
|
Harraparien artean
honako hauek aipa daitezke: zapelatz liztorjalea,
sai zuria, arrano sugezalea, aztorea,
gabiraia, belatz handia, mirotz
zuria, mirua, hontza eta hontz zuria. Zabaldurik dauden beste espezie batzuk dira ugatza eta sai arrea (azken hau babestua dago). Badira migrazioa garaian Aezkoa zeharkatzen duten beste hegazti batzuk ere: miru beltza, mirotz urdina, zikoin zuria, pagausoa, kurriloa... |
|
| • Arrainak, narrastiak eta anfibioak | |
Txantxikua, igel
berdea, arrabioa eta uhandre piriniarra, aspis
sugegorria bezalako narrastiak edo arrainak (amuarraina
eta barboa) dira basorean beste izaki batzuk. |
|
| • Bestelakoak | |
Aipaturikoez gain
baziren ere garai batean animalia mitikoak, otsoa
edo hartza, kasu. Hartzaren ehiza auzolanean egiten
zen, denon artean egiten zena. Garaztarrak eta aetzak, adibidez, elkarrekin
ateratzen ziren, txakur, lantza zein pistoi-eskopetez horniturik.
1816. urtean 300 ehiztari atera ziren eta, 1824.ean, bi egun oso eman
zuten Iratin. |
| |
• Zabalera: 17.000 Ha baino gehiago (% 75 basoa). • Landareak: Pagadia nagusiki. Baita izeiak, sahatsak, astigarrak, haritzak eta zumarrak ere. • Fauna: Oreina, basurdea, orkatza, azeria, urtxintxa, arrano sugezalea, sai arrea, amuarraina... |
