Irati-Aezkoako Mendiko historia ibarraren historia berari lotua dago, hala nola mendez mende bertan bizi izan direnen asmoei.
| 1229 ANTSO
AZKARRAK EMAN |
1229. urtean Nafarroako Antso
VII. Azkarrak Aezkoako Mendiak aetzei utzi zizkien, mende
horretako gerrateetan, bereziki Navas de Tolosako batailean
(1212) egindako zerbitzuen ordain gisa. |
1784 AEZKOAK ESTATUARI
EMAN, EZTABAIDA
ARTEAN |
| 1784. urtean Aezkoak, negozioazio eztabaidagarri
batzuen ostean, mendiak eta Legartzako burdindegia uzten
dizkio Estatuari, Arma Ola bat eraikitzeko
asmoarekin. Hemendik aitzina Aezkoako historia erabat lotuko zaio
Orbaizetako Arma Olakoari. |
Herri-basoak arras garrantzitsuak dira garai honetan, ekonomia urriko herri txiki hauek basoetatik ateratako baliabide anitzez hornitzen baitira. Besteak beste:
|
Olako arduradunak erabat murrizten
die aetzei mendien zein ibaiaren ustiapena. Aezkoak Ematearen
aurka helegitea aurkeztea erabakitzen du, presioak eta legez
kontrako joakerak argudiatuz. Eskaera hau ondorengo garai batzuetan errepikatuko da, betiere aldeko erantzunik jaso gabe. |
| 1976-77 ESKAERA OFIZIALA |
Diktaduraren osteko 1976-77.
urteetan, Aezkoa Kultur Elkartea sortzen da, besteak
beste. Mendiak berreskuratzeko mugimenduan indar berri gisa azaltzen
da eta horrela, 1977. urtean batzarrak antolatzen ditu herri guztietan
Erregearekin elkarrizketa bat lortzeko laguntzak biltzeko asmoz. Bilera
anitzen ostean gutxieneko akordio batera iristen da Nafarroako indar
politiko guztiekin, Madrilen aurrean berreskurapena aldarrikatzeko.
|
| 1979-82 AEZKOAK BERE MENDIAK BERRESKURATZEN DITU |
1979-82. Erregeak
Mendien Itzulerako Ebazpena sinatu ondoren, hiru
urte pasatu behar izaten dira Parlamentuak zein Senatuak baimena eman
arte. |
|
|
• 1982: 200 urteko aldarrikapenen ostean, Estatuak mendiak itzultzen dizkio Aezkoari. |
