Aezkoako mendiak igoera errazekoak
dira, guztiek 1500 m baino gutxiago dutelarik.
Hiru alderdi ezberdin daitezke:
• Iparraldeko mendilerroa
• Erdialdea
• Hegoaldeko mendilerroa
| IPARRALDEKO MENDILERROA |
| Iparraldeko muga Urkulu,
Saiarre eta Mendizar mendietako
iparreko mendi-mazelek ematen dute. Hegoaldekoa, Ortzanzurieta
(Itolatz), Murukoa, Mendilatz, Mendizar
eta Mozoloaundi mendietako hegokoek.
Inguru hau guztia Aezkoako Mendia izenaz ezagutzen da. Bataz besteko altura gehieneko aldea da ibarrean (1250 m). |
| ERDIALDEA |
| Bi mendilerro aipatzen ahal dira: |
| • Alturakoa |
Iparraldeko
Mendilerroaren eta Garralda - Abaurrepeko (Arregia, Erondoa, Pettuberro..)
korridorearen arteko lurrak hartzen ditu. Irati ibaiak zeharkaturik, erreka anitz ditu. Bigarren mailako mendilerroak, iparraldekoarekiko paraleloak. Latxaga eta Irupaota (Auztarri) eta Abodi (Berrendi) Mendizerrako mendebaldeko adarra. |
Tarte
honetan Aezkoako iparreko herriak kokatzen dira: Aria, Hiriberri, Orbaizeta, eta Orbara. |
| • Hondokoa |
Erdialdeko
hegoko mugaren eta Hegoaldeko Mendilerroaren artean. Ibarreko alderik lau eta zabalena da. Garralda - Abaurrepea korridorea osatzen du. Altuxeago geratzen da Abaurregaineko goi-lautada. |
| Hemen
kokatzen dira: Abaurregaina, Abaurrepea, Aribe, Garaioa eta Garralda. |
| HEGOALDEKO MENDILERROA |
| Errazu/Corona
eta Baigura lotzen dituen mendilerroak osatzen du.
Ibarreko hegoaldeko muga da, Orotz-Betelu, Artzibar eta Urraul Goiti
mugakide dituelarik. |
