Arretaz gidatu. Mendian zaude, eta errepidean abereak egon daitezke, nekazal ibilgailuak edo basoko animaliak. Alorretatik igarotzen bazara hesiak eta atakak itxi aziendak ihes egin baitezake.  
  Herriko bide eta xendetan ibili. Paisaiaz gozatzeko aukera ezinhobea eskaintzen dute. Alor pribatuetan ez sartu eta saiatu laborantzak ez zapaltzen .  
  Zaindu zure txakurra; basoko animaliak zein ganadua izutu ditzake, eta kalte larriak eragin. Suak kalte handiak sor ditzake, mendian kontuz ibili eta zaborra zurekin eraman.  
  Ura funtsezkoa da, ez zikindu ezta alferrik galdu ere. Basoko izadiak eta kultur ondareak gure paisaia aberasten dute. Ezagutu eta errespetatu.  
  Zuhurtziaz jokatu loreak, fruituak eta xixak biltzerakoan . Ehiza eta arrantza arauak errespetatu. Nekazaritzaz, abeltzantza eta mendiaz jende asko bizi da mendialdean; ezagutu bere bizimodua eta ez trabatu bere lana.