Aztaparreko sakana puntu garrantzitsua da Aezkoako hariztien kalitatea neurtzerakoan. Izen bereko errekari jarraikiz luzatzen den baso ederra osatzen du.

Ariako eta Orbarako lurraldeen artean banatzen da, bi herritatik aise irits daitekelarik. Ariako bordetara heltzeko egin behar den paseo zoragarriak hariztia ezagutzeko aukera paregabea ematen du. Izan ere, baso honetan haritz kandugabe zein ametz ilaundun ale ederrak begiztatu daitezke, paisaia tartekatzen duten pagoak ahaztu gabe.

Bertan bizi den fauna anitza zein basoa zeharkatzen duen izen bereko erreka Aztapar bisitatzeko beste bi arrazoi sendo dira.

evenm