
Beteluko hariztia Garraldako udalerrian dago, eta haritz
kandugabeko basorik adierazgarriena da.
Penintsulako onenetarikotzat hartua, Olaldeako
mendigunerantz zabaltzen da, Iratiko haraneko behe aldeari
jarraikiz.
Tamaina handiko ale ederrak erakusten ditu, baso zabal bikaina
osatuz, zeinean fauna eta zuhaiska espezie anitz bizi diren.
Sarbide erraza du, eta aldi berean leku estrategikoan kokatzen da, Ariztokiko
behatokipean eta Irati ibaiaren ondo-ondoan. Honek guztiak
hariztia ezagutzeko aukera ederra bihurtzen du baso hau.