Lehenengo ataletan aipaturiko adibideez gain, eta Natur Erreserbak alde batera utzita, bada baso mota desberdinak ezagutzeko beste aukera erraza eta eroso bat.
Herrietako guneetatik bide eta xenda anitz abiatzen dira. Erraz aurkitzen diren bideak dira, batzuetan seinalizaturik daudenak, eta baso mistoak ikusteko parada ederra ematen dute. Pagoak, haritzak, astigarrak, lizarrak zein urkiak zuhaixka mota anitzekin nahasten dira: ezpelak, orreak, hurritzak, gorostiak,...

Herrien xarma eta basoaren lilura, gure ibarra ezagutzeko konbinazio polita.

>`