Mendilatz Natur Erreserba:

119 Ha dituela, erreserba hau Irati-Aezkoa Mendiko ipar-ekialdeko mendi-mazelan kokatzen da, Sobarreko larreetarako bidean dagoen izen bereko mendian, hain zuzen ere. Izugarrizko pagadia da, zenbait kasutan luzeraz 35 m baino gehiagoko zuhaitz ederrez osaturikoa. Karstifikaturiko kareharriz beteriko lur maldatsuan zabaltzen da, eta honen ondorioz, bere ustiapena oso urria izan da.
Kutsadurarik gabeko aparteko leku zoragarria, likenak eta goroldioak behatzeko aproposa da.
Iratin.P