Tristuibartea Natur Erreserba:
Ariztibarrenako izenarekin ere ezagutua, Hiriberriko herri-lurretan
dago, eta 55 ha.ko zabalera hartzen du. Pettuberro mendiaren
iparraldean kokatzen da, mendebaldean Irati ibaia duelarik.
Eskualdeko hariztien adibide erakusgarria da, arras ongi
zaindua, eta balio handiko aniztasun biologikoa duena.