Ibarreko ibai nagusia, Urtxuria eta Urbeltza
batzen diren puntuan sortzen da Irati, Aezkoan zehar15 km
inguru zeharkatzeko.
Aezkoan sartu eta berehala Irabiako urtegian pausatzen da,
Oihaneko bihotzean kokaturiko aintzira eder gisa. Basoa utzi ondoren, Orbaizetatik
behera jaisten da, Orbara ondotik pasatzeko Aribera heldu baino lehen, irudi
ederrak sortuz. Behin Aezkoa utzita, Iratiko urak izen bereko haranetik jarraitzen
du bere bidea, Irunberriko arroila izugarrietara iritsi arte. Azkenik, 88
kmko ibilbidea burutu ostean, Aragoin urtzen da.
Ibaiadar nagusiak Aezkoan: Egurgio, Erlan, Irau, Legartza, Aranola, Oiaran,
Aztapar, Zepetea, Kakolla, Berrendipea eta Zorrate.