Sakan batean kokaturik, Aezkoa Ibarreko herri zaharrena da, Abaurreatarren leinuaren ondorioz sortua. Herria, behin baino gehiagotan erre izan da, XVIII. mendearen amaieran izan zen azken aldia.

Administratiboki, bi Abaurreek 1845. urte arte udalerri bakarra osatzen zuten, baina urte honetan banandu ziren.

Eilalamiek, mendiko sirenak, oso ongi ezagutzen dute herria, txandrio ugari egin baitute: behin, "herritar bat eraman zuten".

• Gurutzeak. Herriaren sarreran errenazentista estiloko gurutze eder bat dago, XVI.mendekoa. Bertze baten hondarrak ere gelditzen dira.


• Errota. Errotaldea parajean dago, herritik km batera, herriaren HMrantz, indar hidraulikoa ematen zion errekastoaren ondoan. Hondatua dago. Bi ehotze joku oso ditu, garabi eta turbina, eta gordailu bat ere. Lehenengo solairuan, egurrezko labe zaharra dago. Eraikinaren kanpoaldean errota gurpil batzuek zola osatzen dute.

San Martin de Toursen izenpeko eliza, XV. mendekoa da, gotikoa. Harriz egina, nabe bakarra du, hiru zatitan banatua eta burualde poligonala duena. Aipagarria da koruko eskaileretako balaustrada, baita korukoa ere. Ibarrean gelditzen den burdin sare landu bakarra dauka, altarea sinestunengandik banatzeko eraikia.


• Baseliza. Garai batean Santa Engrazi izeneko baseliza egon zen baina gaur egun soilik toponimoa gelditzen da, Santaengrazialdea, Garaioako bidean, km batetara. Elezahar baten arabera baselizan monja batzuk bizi ziren, baina eilalamiek bota egin omen zituzten.

Haitzuloak. Asketaldean, haitzulo zoragarri bat aurkitzen da. Oiaskan, bizilagunek babesa aurkitzen zuten arriskuan badin bazeuden.

Festak. Ekainaren hirugarren igandea.


 

"Eilalamien", hau da, mendiko sirenen herri honek XV. mendeko eliza gotikoa dauka. Errotaldea bezalako paraje zoragarriak ditu, bertan errota bat dagoelarik.
49
871 m
Pagoa: 270 Ha
Haritza:
197 Ha