Aezkoa ibarra Pirinioetan dago. Hauek dira ibarra osatzen duten 9 herriak:

Abaurregaina, Abaurrepea , Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Hiriberri , Orbaizeta eta Orbara.

• Ibarraren %60a basoak dira, orotara 12.101 Ha hartzen dutenak; pagoak (9.538 Ha) eta haritzak (1.620 Ha) nagusitzen dira. Larreek lurraldearen % 28a hartzen dute .

 


 


Abeltzaintza eta basoaren ustiaketa dira ibarraren jarduera ekonomiko nagusiak; gaur egun ardi latxa, behi-gorri eta burguete arrazako behor ugari dago.

• Duela 200 urtetik aitzina Aezkoako mendietatik egurra ateratzen da. Gaur egun turismoak bertako ekonomiari bultzada eman dio eta jendeari bertan bizitzen gelditzeko aukera eman ere.

 

 



Aezkoak muga egiten du:

• iparraldean, Nafarroa Behereko Garazi ibarrarekin.

• hegoaldean, Urraulgoiti ibarrarekin.

• ekialdean, Zaraitzu ibarrarekin.

• mendebaldean, Artzibar, Orotz -Betelu, Orreaga eta Auritz herriekin.

 

 

 



Aezkoa Ibarra Piriniotan dago, honen tarte zahar eta erosionatuenean, eta 20.300 hektareako hedadura du.

• Profil leuneko mendiak ditu (denak 1500 m.tik beherakoak ). Nafarroako 10 herri altuenetatik 4 Aezkoan daude. Herri baxuena Aribe da (699 m) eta Abaurreagaina, aldiz, Nafarroako herririk altuena da (1.040 m).

 

 



Klima, mendiko subatlantiarra da, piriniar eskualdeko berezkoa: negu hotz eta luzeak ditu eta uda leunak. Honek fauna eta landarerian eragina dauka.

• Itsasotik 55 Kmtara dagoenez ( lerro zuzenean), klima atlantiarraren eragin sendoa du.

 

 

Aezkoara joaten diren errepide nagusiak:
Iruñeatik abiatuta, Erro herrian barna (N-135 eta NA-140).

Agoitzen barna NA-150. Ondoren Irati ibaian barna (NA-2040) edo Urrobi ibaian barna (NA-172).

Zaraitzu ibarretik Abaurregaina herria igaroz (NA- 140).
Behe Nafarrotik Luzaide herria igaroz ( N-135 ).

 

 

 

 

 

 
 
../../../imagenes/euimagenes/valle_solapa_limites1.gif