Ezkutuen gelditzen den herria da eta bere nortasuna hobekien
mantendu duena.
Mendian galdurik, pirinioetako artzainen bizimodu gogorra gogorarazten duen
herria da Aria. Lur elkorrak ditu, oholezko teilatuak dituzten bordetara
eramaten duen bidetik ikus daitekeen bezala.
Orain dela gutxi arte Pirinio osoko garai gehien zituen herria da. 70. hamarkadaren
hasieran 10 zeuden; gaur egun 4 daude: Etxeberri, Xamar,
Jauri eta Apat etxekoak.
• Bi harraska daude; horietako bat haitz baten gainean
egina dago eta multzo ederra osatzen du. Bestea berriagoa da, baina lehenengoa
bezain interesgarria, ura ondoko askaraino ailegatzen baita.
• Antzinako labe bat ere ikus daiteke
Arian. Teilatua etxe bateko lehen solairuari itsatsia dauka, eta orain dela
ez asko arte, etxeko ogia egiteko erabiltzen zen.
• Eliza. Harrizkoa, San Andresen izenpekoa.
• Ermitak. Santiagoaldea
eta Sanfranziskoaldea toponimoek garai batean bi ermita
egon zirela erakusten digute. Gutxienez XIX. mendera arte iraun zuten.
• Festak: Mendekoste Bazkoarekin
batera ospatzen dira. Festa txikiak azaroaren 30ean dira (San Andres).