Irati haranaren gainean kokatua dago. Ingurune hau baratze eta intxaurrondoez osaturik dago, halaber Petxuberroko mendi harritsuak Zorrateko harizti gainetik Betondoako sakana albo batean uzten du.
Konbentzio gerratean herria suntsitu zuten, zutik etxe bat bakarrik gelditu zelarik.
Sorginkeriarekin loturiko herria. 1575ean Garaioako sei
emakume Logroñora eraman zituzten eta horietatik lau Inkisizioaren
oinazeengatik hil ziren.
• Errota. Ehotze sistema osoa dauka,
eta herria argiztatzeko energia sortzen
zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago. Aski ongi
gordeta dago.
• Harrobiengatik ezaguna zen herri
hau, errotako gurpilak egiteko harria ateratzen zen.
• Leizeak:
- Artetxe, arku natural ikaragarria. Bere
izenak dioen bezala antzinatik artegi gisa erabilia.
-Poztiako leizea, Abaurrepeako mugan.
Kondairak dioenez sorginen garbitokia izan zen.
• Cromlecha. Bizkailuz, (egoera
onean, 1200 mtara).
• Gurutzadura. Garai erromanistako
monumentu-gurutzea da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako
irteeran dago, Abaurreetarako bidean.
• S. Andres eliza. XIII. mendekoa
da, nahiz eta portada, XII. mendekoa, erromanikoa izan. Erdi-puntuko arkiboltak
ditu, eta landare eta giza motiboekin, Boluta eta izarrekin apaindutako
kapitelak.
• Ciriaco Morea (1854-1936), "El Irati"
enpresan parte hartu zuen indianoa, Garaioan jaio zen. Aribera iristen zen
errepide berria ordaintzen lagundu zien bizilagunei, baita eskola berri
bat eta udaletxea eraikitzen ere (bertan bere bustoa dago, Orduna erronkariarrak
egina).
• Bazterrak.
-Gurutzealdea, Erdi Aroko gurutzea dagoen lekua.
-Sangregorioaldea eta Santaengrazialdea,
hondarrik gelditzen ez den baselizak izan ziren bertan.
-Elurrazkin. “ Elurrazkineko kanpaia”
harri zabala zen, sonoritate handia zuen eta arriskuez ohartzeko
balio zuen. Gaur egun puskaturik dago eta sasien artean ezkutaturik dago.
Elurrazkin bazterra herritik km batetara dago.
- Zamariaingo begiratokia. Garaioako herritik hurbil. Beteluko
hariztia eta Irati ibarreko panoramika ederra eskaintzen du.
• Festak. Maiatzaren 29an, San
Andres egunean, ospatzen dira. Azaroak 30.



|