Urrobi eta Irati ibaien
isurialdeak lotzen dituen korridorean kokatzen da. Aezkoa
Ibarreko herririk mendebaldekoena da.
Herriak itxura aldatu du XIX. mendeko gerretan izandako suteen ondorioz:
1795., 1834., 1835., baina batez ere, 1898. urteko sutearen ondorioz, orduan
herri osoa kiskali baitzen.
Eskualdeko herri tipikoa zen, gaineko aldean eliza
gotikoa zuena, eta, diotenez, Otsagabia arte aurkitu
ahal zen hoberena. Zenbait etxe berreraiki ziren, eta haien artean leku
gehiago utzi zen; horregatik, ibarreko beste herriak baino itxura
zabalagoa erakusten du.
Herriaren ondoan Arrigorri haitza dago, behatoki
eder bat duena (Ariztokia/Arrigorri). Bertan izan ziren burdin
meategien ustiapenagatik izan dezake izen hori. Bertatik,
Beteluko hariztia, Aribe, Aezkoa Ibarrako zati bat, Piriniotako tontorrak
eta Irati ibaiaren Ibarra (iparretik-hegoaldera) ikus dezakegu. Hegaztiak,
sai--arreak bereziki, begiztatzeko leku ederra da.
• S. Juan Evangelistaren izenpeko eliza.
Neogotiko landatarra estilokoa, 1912-14
urteren bitartean egin egin zen. 1898an herria erre ondoren,
eliza gotikoa berriztatu zen, baina herritarren arteko liskarren ondorioz,
Arostegi Jaunak, herria berreraikitzen asko lagundu zuen
indianoak, errepide ondoan dagoen eliza egiten lagundu zuen. Zaharra bota
zen haren harriaz baliatzeko, eta eliza zegoen lursailean
gaur egun hilerria dago.
• Gurutzea. Modernoa da, 1929. urtekoa,
eta oinarria erromanikoa du. Jatorrizkoa Konbentzio gerran suntsitu zuten.
• Leizea. Kutxategileen leizea, ezpel zuhaixkez
inguratua, ezpel goilarak egiten hasi ziren lekua.
• Trikuharriak. Etxoltxarraldea
I (egoera onean) y Etxoltxarraldea II (egoera txarrean).
• Iturriak:
- Iturrialdea. Erdi Aroko iturria, herriaren iparraldean,
herriko zaharrena da.
- Arostegi Iturria, sutearen ondoren herria berreraikitzen
lagundu zuenaren omenez egina.
• Garaia. Masamigelena Etxea.
• Festak. Irailaren lehenengo asteburuan
ospatzen dira.



|