Ibarrako herrietatik Iparraldeen kokaturik dagoen herria da. Nafarroa Behereko Garazi ibarrarekin egiten du muga. Iratiko basoaren ate naturala da.
Mugatik eta Orbaizetako Olatik gertu dagoenez, harrapaketa eta sute handiak jasan zituen herriak. Herriko arkitekturan, etxe asko berritu badira ere, gotiko estilokoak diren leiho, arku eta giltzarriak ikus daitezke.
Eliza. San Pedroren izenpekoa,
gotiko berantiar estiloko eraikina da (XVI. mendekoa),
harriz egina, nabe bakarrekoa: bi zatitan banatua, gehi burua.
• Erretaula. XVIII. mendearen
hasierakoa, interesgarria, Jaungoikoa, Ama Birjina eta aingeru
batzuen irudiak ditu. Bereziki aipatzekoak dira goialdean dauden aingeru
musikariak. Zihurrenik, Ibarreko egurrezko armarririki
zaharrena dauka.
• Gurutzea. Barrakaldean zegoen.
• Garaiak. Etxegarai,
Estanquero eta Larrañeta.
• Baseliza. San Estebanen izenpekoa,
Azalegi mendian dago. Abuztuaren 3an erromerian
joaten da bertara. 1794. urtean, frantziarrek burutu zuten inbasiotik hondarrak
gelditzen ziren. Aetzen kuartela izateagatik erre zuten, baina XX.
mendean berreraiki zen. Bertara iristeko, herritik
bi orduko ibilaldi ederra dago.
• Arburuako Behatokia. Orbaizetako herritik aterata Arburuara garamatzan bidea jarraitu eta bertatik Ibarreko zenbait herri eta Irati ibaia ikusi ahal izango ditugu.
Gotorlekuak:
• Urkulu. Urkuluko tontorrean dagoen dorre sendora
joatea derrigorrezkoa da ingurua ongi ezagutu nahi baduzu. XIX. mendeko
gerrate arte dorre zelataria bezala erabili izan zen.
• Soroluze. Soroluzen
dagoen lubaki egitura zoragarriak kostatik Orirainoko gotorlekuen defentsaren
katea osatzen zuen. XVIII eta XIX. mendearen
amaierako gerrentzat eraiki zen.
• Arlekiako Gaztelua : Harri
handiz osaturiko eraikin misteriotsua. Honen inguruan datu
zehatzik ez badago ere, erdi arokoa izan daiteke. 3 altueratan
egituratua dago eta bi korridorek gotorlekua inguratzen dute. Olatik abiatzen
den xendari jarraituz irits gaitezke. Ibarra eta Irati oihanaren gaineko
ikuspegi ederrak.
• Festak. S. Pedro.
Ekainaren 29an ospatzen dira. Igautreak.



Abeltzain tradizioa gaur arte mantendu da, batipat ardiekin, Aezkoako gazta eginez, kalitate handikoa. Iratiko oihan ederraren sarleku naturala da.
|
| Trikuharriak: | Crómlech: |
| •Azpegi. | • Azpegi. |
| •Soroluze. | • Arratakas. |
| •Organbide. | • Soroluze. |
| • Urkulu. | • Urkulu. |