Irati ibaiaren ertzean kokatua, Mutia muinotik eroritako harri multzo handiak ikus daitezke. Herrira sartu baino lehen Betolegiko jauzia ikus dezakegu.
Aipagarria da Zubialdea izeneko Erdi
Aroko zubia. Goiko aldea zementuz berregina egon arren,
Erdi Aroko harrizko bi arku mantentzen ditu: begi bat apuntatua da eta,
bertzea, beheratua.
Antzinean, Zaraitzu Ibarrera zihoan bideak zubi hau gurutzatzen
zuen. Bideak, aurrerago, Hiriberrira igo, eta Otsagabia aldera jarraitzen
zuen Berrendi mendiarekiko paraleloki. Latxaga mendi zoragarria
ere ikus dezakegu: gaztelu bat izan omen zen bertan.
• Eliza. (San Roman). Gotiko garaikoa (XIII. mendea),
harrizkoa, nabe bakarrekoa, hiru zatitan banatua gehi burua. Erretaula
Nagusia (XVII. mendekoa), sute baten ondorioz beheko zatia galdu
zuen; talla batzuk gordetzen dira. Bataiarri erromanikoa
kontserbatzen da.
• Haitzulo garrantzitsuak daude,
luzera handikoak, espeolologo profesionalek ikerturikoak.
Muino bati Gazteluzar deitzen zaio, apika, antzinean, horrelako
eraikinik egon zitekeelako.
• Garaia. Jabat.
• Festak. Abuztuaren 15ean ospatzen
dira. Igautreak edo ihauteriak (otsailean) ere famatuak
dira.



|