1. Zerealak, patata eta belardiak
Uzta motzeko lurraldea: garia, oloa, baba... Iragan den mendearen erdialdera arte ez zen Aezkoan ekoizpen handirik izan.
 
Ereiteko patata ekoizpenean, Nafarroako lurralderik espezializatuena da; maila horretara iristeko, 1951n OPPOSA sortu izana funtsezkoa izan zen.

1982an OPPOSAn 235 nekazarik egien zuten lan. 1999an 49k baino ez. Patatak aberastasuna ekarri zuen, baita hutsune ekonomikoa ere patataren merkatuak behera egin zuenean.
Nekazaritzak garrantzi txikia du Aezkoan. Abeltzaintzaren osagarria da, eta labore nagusienak honako hauek dira: zerealak, belardiak eta patatak, eta etxeko baratzeak.