1. Demografia

Erroldaren arabera, 1.200 lagun inguru bizi dira Aezkoan, nahiz eta ohiko bizilagunak 800 inguru diren. 50eko hamarkadan hasitako emigrazioak bizkortu egin zuen herrien hustuketa. Prozesu horrek, gaur egun, oraindik ere, bere horretan dirau, arinagoa izan arren, jaiotze- eta hiltze-tasaren arteko desoreka tarteko.

Ezaugarriak:

  • Zahartutako biztanleria. Hazkunde begetatibo negatiboa.
  • Erretiratuen kopuru altuaren ondorioz dagoen biztanleria ez aktiboa.
  • Espazio banaketa desberdina. Orbaitzeta, Garralda, Abaurregaina, Hiriberri eta Garaioa dira herririk handienak, eta Aria, Aribe, Abaurrepea eta Orbara txikiagoak.
Aezkoako populazioa aski zaharkitua da. Erroldaren arabera 1.200 lagun bizi dira Aezkoan, nahiz eta ohiko bizilagunak 800 inguru diren. Banaketa desberdina da bederatzi herrien artean.
;