| 1. Irabiako urtegia 2. Orbarako zentrala 3. Garaioako errota |
| 1. Irabiako urtegia |
Ura
energia hidroelektrikoa lortzeko erabiltzen da; presan bertan dagoen
zentral baten bitartez sortzen dute energia, 1.207 kW-eko
potentzia; urteko 6.000 MW-eko produkzioa.
|
| 1912 hasi ziren
Irabiako urtegia eraikitzen, Iratiko basoaren erdian. Presak 12 m-ko
altuera baino ez zeukan, eta elektrizitatea sortzeko eta enborrak
garraiatzeko behar zen ur-kopurua askatzeko prestatuta zegoen. Gaur egun presak 44 m-ko altuera du, eta presaren gailurraren luzera, aldetik aldera, 158 m-koa da. Gainezkabideak 387 m3/seg-ko hustuketa-gaitasuna du. Urtegiak 128 hektarea hartzen ditu, eta 14 hektometro kubiko biltzen ditu. Iratik urtean dakarren emariaren %23 erregulatzen du Ariben. |
| 2. Orbarako zentrala |
Orbarako
Betolegin dagoen zentral hidroelektrikoa 40ko hamarkadaren bukaera
aldean inauguratu zuten. Ekoizpen hidroelektrikoari dagokionez, Nafarroako
hirugarrena izan zen. Gaur egun sektorearen hamaikagarrena da. |
| 3. Garaioako errota |
| Garaioan, 1948.
urtera arte, errota-zentral elektrikoa egon zen. Ciriaco Moreak eraiki
zuen 1913an.Gaur egun herriaren kanpoaldean ikus daiteke, makineria,
presa eta guzti.
|