1. Basoa
Basoak lurraldearen %60 hartzen du: %70 pagoak dira, 9.662Ha, gehienak Iratin. XVII. mendeaz geroztik ustiapen intentsiboa egin zaio.
Aezkoan almadiak XVIII. mendean hasi ziren, eta benetako garapena XX. mendean izan zuen, Irati izeneko enpresaren bitartez.

 

 

Basoaren %15 hariztia da: Orbara, Hiriberri, Garaioa eta Garralda hartzen ditu. Haritz kandugabe espeziekoa da, Europako garrantzitsuenetakoa.
 
Sektore honek duen garrantziaren berri emateko, datu bat baino ez: gaur egun Aezkoa Ibarreko Batzarrak lortzen duen diru-kopuruaren % 60 enkantean jarritako egurretik lortzen du.
 
Aezkoako Batzarrari diru-sarrerarik garrantzitsuena Iratiko basoaren ustiapenetik datorkio. Egurraren ustiapena, behar bezala egindakoa, basoaren kalitateari eusteko eta hobetzeko modua da.
1