| 1. Latxa ardia 2. Behigorria 3. Aurizko zaldia |
| |
| 1. Latxa ardia |
|
|
| 2. Behigorria |
|
Tradizioz, haragitako behi gisa ustiatzen da, nahiz eta, beste garai batzuetan, ospetsuak izan ziren Aezkoako idi-pareak. Behigorriaren berezko landa-izaerak ustiapen estentsiboa ahalbidetzen
du; ondorioz, azienda-buruak larrean egoten dira urtean denborarik
gehien. Aetzak harro daude Pirinioetako behi-arraza autoktonoa gorde
izanaz.
|
| 3. Aurizko zaldia |
Lepo motza eta sendoa, bizkarralde eta bizkar zabalak, eta hanka sendoak ditu; pisu ertaina eramateko aproposa da. Garai batean nekazaritzan eta garraioan erabiliak, gaur egun haragitarako eta gereinoak saltzeko hazten dira. 1950. urtean 17.500 buru zeuden, gaur egun, berriz, 8.000-9.000 daude. Izaera lasaia du. Ondo egokituta dago klima gogorrera, eta larreetan aurkitzen duen bazkaz gain ezer gutxi behar izaten du jateko.
|