Garaiak

Nafarroan zutik dirauten 22 garaietatik 15 Aezkoa Ibarrean daude. Euskaraz garea edo garaia, gaztelaniaz “horreo” deitzen da, latineko “horreum”-etik etorria, eta biltegi esan nahi duena (gizakientzako eta aziendarentzako bihitegia). Hainbat motakoak dira, “horreum pensilis”, zutabeen gaineko biltegia; honek bereganatu zuen “garaia” izena. 1993an kultur intereseko ondare izendatu ziren. Gehienak, azken urteotan, berrituak izan dira.

Aezkoako garaia aldaera berezia da, klimarekin eta bertako eraikuntza-motekin bat datorrena. Eginkizunik nagusiena aleak hezetasunetik eta karraskarietatik babestea zen.

Badirudi garai batean etxe anitzek zutela zeinek bere garaia. Horren seinale ditugu Konbentzioaren aurkako Gerrak sortutako kalteen datuak: horien arabera, 106 borda eta 87 aletegi (hala deitzen zieten ibarreko garaiei, hauek baitziren zeuden aletegi bakarrak) erre zituzten. Ibarrean 293 etxe baldin bazeuden, eta 165 erre bazituzten, horrek garai-kopurua ere oso altua zela adierazten du; seguruenik ere, oso eraikin arrunta izanen zen.

Aezkoako garaiaren oinplano angeluzuzena 4,5 x 5 metrokoa da, eta 8 edo 6 zutaberen gainean altxatzen da.
Garaiaren hormak harrizkoak dira, eta ate bat du (batzuetan leihoa ere bai).
Teilatua oso zuta da, 100-120º bitartekoa, bi isurialdekoa, zurezko oholtxoz egina. Hala ere, iragan den mendearen hasieratik ia guztiek teilatua teilazkoa dute. Harrizkoak dira eta egitura zurezko zutoin handi batzuen gainean dago.
Eskailerak eraikinetik bereiz egoteak eta zutabeetako buruteek, karraskariak garaian sartzea galarazten zuten.
Barnealdea “zizkuak” izeneko ataletan banatuta zegoen, zerealak banatzeko: garia, oloa, zekalea, babak, zalkea… Garaiaren azpialdea ongarritegi gisa erabiltzen zen.Sabai txikian laborantzako lanabesak eta beste tresna batzuk gordetzen ziren.

Garaioa:

Maisterra.

horreo en Garaioa, Maisterra

Egituraren zeharkako habeak luzetarako habeen gainean jartzen dituen bakarra da Ibarrean.
Barnealdean atalak ditu, eta oholez egindako kutxatzarra pasilloaren bukaeran.
Egin zaizkion aldaketa batzuk gorabehera, garai honek jatorrizko elementu anitz gorde ditu.
Zutabeak prisma-formakoak dira.

Aribe:

Domench.

horreo en Aribe, Domench

Herrigunean dago, ibaiaren ondoan.
Ibarreko garairik handiena da: oinplanoa 5,20 bider 7,00 metrokoa da.
Denboran zehar egin zaizkion hainbat aldaketek izaera kendu diote garaiari; zutabetxoen arteko tarteak itxi dizkiote, nahiz eta, oraindik ere, garai batean betetzen zuten eginkizuna erakusten duten burute batzuk eta zurezko habeak geratzen zaizkion, gaur egun horman sartuta.

Hiriberri:

Reka.

horreo en Hiriberri, Reka

Herrira errepidetik sartzen garenean, ageri den lehenengo garaia da.
Garaia, berreraikia, 1995ean berritu zuten.
Garai guztietatik honek du teilaturik zutena.
Hiriberriko garai guztiek bezala (Hiriberri itsas mailatik oso altu dagoen eta eguraldi zorrotza duen herria izanik), hegalkina oso txikia da lau hormetan, eta ez dirudi aurrealdean handiagoa izanen zuenik.
Behealdea trasteleku gisa erabiltzen da. Ganbara, atalak ez baditu ere (langet puska batzuk baino ez daude), aleak gordetzeko erabiltzen da.

Portala.

horreo en Hiriberri, Portal

Herriko sarreratik ezkerreko errepidea hartuz, Jauki garaitik oso hurbil .
Etxearen ateburuan honako idazkuna irakur daiteke: “ESTA PRESENTE/PYEDRA Y PORTAL/HYZO HACER/IOANES PORTAL/ECO A 18 DE/JUNYO DEL ANO/1652”.
Garaiak, zati batean bera estaltzen duten bi estalpetxo atxikiak ditu.

Jauki.

horreo en Hiriberri, Jauki

Herriko sarreratik ezkerreko errepidea hartuz, Portala garaitik oso hurbil .
Joaquin Domench-ek 1822an berreraikitako garaia.
Hiriberrikoen artean, portada harriz eginda duen bakarra da. Reka etxeari dagokion garaiaren berdina da tamainaz eta gauzatzeko moduan.

Elizondo.

Elizaren ondoan dago.
Vianako Printzearen artxibategian 1974ko argazki bat dago)

Garralda:

Masamiguel.

Harategira doan errepidearen ondoan dago.
Barnealdean, ezkerraldeko atalak gordetzen ditu.
Duela urte gutxira arte, eskuineko horman ogia egiteko labea zeukan atxikirik.
Gaur egun, goialdea ganbara gisa eta behealdea oilategi gisa erabiltzen dira.

Aria:

Jauri.

…n kokatuta dago.
Gaur egun oso aldatuta dagoen garaia da. Nabarmenki handitu dute, eta biltegi bihurtu dute.
Jatorriz, Ariako handiena eta Ibarreko bigarrena da.
Aurrealdeko balkoiaren solairua bere horretan gorde du; Ariako gainontzekoetan eta Ibarreko gehienetan, berriz, desagertu egin dira.

Apat.

…n kokatuta dago.
Etxeak, gaur egun duen fatxadaren zati handi batean, jatorrizko harlanduak gorde ditu karez zuritua, 1566ko fatxadak giltzarrian duen erdi-puntuko arku-formadun atearekin (giltzarria balkoi batek banatzen du).
Ez dago ia elementurik bere jatorrizko itxura aldatuko duenik.
Zortzi zutabeak gorde ditu.

Etxeberri.

…n kokatuta dago.
Zortzi zutabeak gorde ditu, gehienak lur-eremu gorabeheratsua berdintzeko eraikitako perimetro-pareta baten gainean kokatuta.
Garaiak jatorrizko erabilpena gorde du: ganbarako atalak aletegi gisa erabiltzen dira, gainaldeko solairua zaku- eta tresna-biltegi gisa, eta behealdea ongarritegi gisa.

Jamar.

horreo en Aria, Jamar

Garai honek irregulartasunak ditu bai oinplanoan, baita gauzatzeko moduan ere: nabarmenak dira egin zaizkion aldaketak eta gehitutako elementuak. Nabarmena da, halaber, gehitutako zenbait eraikuntza-elementuren lotura eza eraikinarekin.
Goialdean aletegia eta trasteak gordetzeko biltegia dago. Behealdean tresnak eta erremintak.

Orbara:

Jabat.

horreo en Orbara, Jabat

Zortzi zutabe zituen; gaur egun, ordea, sei ditu.
Fatxadan balkoi txiki bat zeukan.

Orbaizeta:

Etxegarai.

horreo Orbaitzeta, Etxegarai

Vianako Printzea instituzioak 1991n berritu zuen garai hau.
Zortzi zutabetxo ditu.
Aurrealdean, garai batean izan zuen balkoi txiki baten arrastoak daude. Balkoitxoa galdu egin zen, zura usteldu egin zelako.

Orbaizeta:

Larrañeta

Erantsia duen neurri handiagoko borda batekiko (geroztik eraikia) simetria berezia erakusten du.
Garaiaren behealdea zeharkatzen duen horma, bordaren lerrokatzearen arabera, garaia eraikiz geroztikoa da; halaxe ikus daiteke, alde bateko kofaduraren paldoa integratzerakoan.
Eskailera galdua du, gaur egun, garaira atzealdeko fatxadaren bi oinen artean egindako bao batetik sartzen baita.

Primorena

horreo de Orbaizeta, Estanquero

Etxeak hauxe du idatzita fatxadan: “Esta casa reedifico Miguel Eguinoa y Petra Elizondo año de 1869”.
Kokapen berezia du: bi kale estuen artean eta etxetik bereiz dago. Pasabidea zabaltzearren, garaiaren alde bati puska ederra kendu behar izan diote.