Arma Ola (Orbaizeta)

Orbaitzetako Burdinazko Munizioen Errege Fabrika bere garaiko (XVIII. mendea) Industri Arkitekturako altxortzat joa da.

Bi fasetan eraiki zuten: 1784-1789 eta 1789-1794. Garaiko ideologiaren arabera, benetako industrigune bat da: fabrika, eliza, Jauregia, hierarkiaren araberako eraikinak (langileentzat, nagusientzat, kapilauarentzat). Fabrika modernoen eredua sortu zuen. Langile eta teknikari gaituak 50etik gora ziren; beraz, mantentze- eta ustiapen-gastua oso handia izan zen. Ekoizpenari dagokionez, berriz, urteko 3.600 bonba ekoiztera iritsi zen.

XIX. mendeko gerra garrantzitsu ia guztiek eragin zioten fabrikari, baita ibarreko herri guztiei ere: Konbentzioaren gerra, karlistadak, eta abar. 1873an behin betikoz itxi zutenetik, poliki-poliki, hondatuz joan da.
Dena dela, fabrikaren hainbat atal nabarmen antzeman daitezke: labeak, Legartza ibaiaren kanalizazioa, eliza, Jauregia, eta abar.
Gaur egun fabrikari duen garrantziarekin bat etorriko den itxura emanen dion berritze-proiektua dago.