| Inolako zalantzarik
gabe, gune megalitiko gehien duen eremua da. Ibarraren ipar-muga historiaurreko
asentamendu-enklabea da, horietako anitz iragandako denboraren lekuko:
75 cromlech, trikuharriak eta tumuluak, paisaia zipriztinduz. Horiek
guztiek garai batean gizakia eta natura bat eginda zeudela dakarkigute
gogora. |
| Azpimarratzekoa da, halaber, Urkuluko dorrea, zeinetik ikuspegia zoragarria baita: ekialdean Errozate, Ori eta Pirinioak; iparrean Nafarroa Beherea; eta mendebaldean, egun oskarbietan, itsasoa bera ere ikus daiteke. |
|
Hiriberritik hurbil dagoen eremu horretan azpimarratzekoak dira Zelaneko eta Berrendiko gune megalitikoak (oso ondo iraun duten tumuluak dauden horietan), baita Ugaibelekoa eta Gibeleakoa; azken horretan Auztarriko trikuharria azpimarratuko dugu. |
| Guneak hainbat izanik, garrantzitsuena Otarrokoak dira. |
|
“Errotakoa” izenaz ere ezaguna. Aribeko antzinako
errotaren ondoan dago, harrizko horman, errepidearen ondoan, hamarna
metro batzuk gora. Historiaurreko hondakinek, duela 8-10.000 urte
bitartekoek, oso interesgarri bihurtzen dute leizea. |
| Leize guztietatik
Arpea da, inolako zalantzarik gabe, bitxiena. Mugaren ondoan kokatua,
eta Berez Aezkoakoa ez bada ere, leizeak duen arkitektura bereziak
eta edertasun paregabeak nahitaezkoa egiten dute bisitan joatea. Bisitariren batek esan zuen bezala, “inora ez zaramatzan leku bakandua da, bi Nafarroek bat egiten duten leku ezkutu eta bakandu batean kokatua; bertara isiltasuna, bakardadea, edertasuna eta haizeak beren burua orraztea atsegin dutenak baino ez dira joaten”. Halako leku batean baino ezingo genuke Arpeakoa bezalako leizerik topatu. |
Garaioan Artetxeko leizea dago, antzinatik artegi gisa erabilia. |
| Garraldan Kutxetagileen
harpea dago, ezpelez inguraturik. Bertan hasi omen ziren ezpelezko
kutxetak (koilarak) egiten, eta hortik bere izena: Kutxetagileen harpea. |
|
Abaurrepean leize handi bat dago, Oiaska,
arriskurik zegoenean herritarren babesleku. |
| Harpe anitz daude, batzu ikertu gabeak, Orbarak espeleologo eta afizionatuentzat xarma arkeologiko handia dauka. |
| Herrigunetik bi kilometrotara, Zatoia ibaia zeharkatzen duen zubiaren ondoan, Zaraitzuren mugan, Zatoiako leizeak daude. Gizakia duela 13.000 urte bizitu izan zen bertan. Neolitikorako trantsizioa ezagutzeko, Nafarroako hobirik garrantzitsuenetako bat da. |