|
Herritik kilometro eskas batera, Errotaldea
izeneko parajean, errotari indar hidraulikoa ematen zion errekaren
ondoan Abaurrepeko errota dago. Erabat ez bada ere, aurri-egoeran
dago. Bi ehotze-joko oso, garabi eta turbinak ditu. Lehenengo solairuan,
antzinako egur-labea, sabelduna, gorde da. Kanpoaldean, zola gisa,
hainbat errotarri dago. |
|
Ariberen herrigunetik 200 m-tara dago errota, Orbarako norabidean.
Atean 1852ko data ageri da. Bi ehotze-joko oso, ubidea, uhateak, errotarriak... gordetzen ditu. Etxebizitza ere badu. Duela oso gutxira arte lanean iraun du. Bisitan joanez gero, ubidea eta presa ikusi behar dira, Tristuibartea (Ariztibarrena) erreserbaren parean. Gaur egun zentral elektriko gisa erabiltzen da. |
| Garaioako errotak
ehotze-sistema osoa dauka, eta herria argiztatzeko energia sortzen
zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago.
Aski ongi gordeta dago. |
Garraldan irina egiten duen errota elektriko bat zegoen, baina, gaur egun, eraikin hori disko-taberna gisa erabiltzen da. Zaharberritzeak, hala ere, jatorrizko egituraren zati bat gorde du: hiru ehotze-jokoetako batek iraun du gaur egunera arte (besteak desmuntatu egin dira). Ogia egiteko labe handi bat ere badu, duela gutxira arte lanean iraun duena. |
| Hiriberrin errota
bat dago herritik hurbil aski berria dena, ibaiaren ondoan zegoenaren
makineria elektrikoarekin. Antzinakoa Irati ibaian dago, Belotegiren ondoan, zubi esekia igaro eta 200 m. hegoalderantz. Tontortxoa inguratu, Ariberi begira, eta bere horma sendoak ikusiko ditugu, baita lurretik ateratzen den errekaren kanalizazio txikia ere. |