GR 11
edo Pirinioetako mendi-ibilbidea Aezkoan barneratzen
da eta, denetara, bi etapa betetzen ditu. Biak ere, bi noranzkoetan
egin daitezke.
Etapa honek Iratiren erliebe orografikoa zeharkatzen
du ekialdetik mendebaldera. Neurri handi batean basoan barna
egiten da bidea. Hainbat leku xelebretatik igaro behar dugu,
besteak beste: Irabiako urtegia, edo Oriongo
larrediak.
Ibilbidea oso erosoa da, ibarraren behealdetik, salbu eta Mozolo
eta Mendizarren artean dagoen Morateko mendi-lepoa;
hemendik Oriongo mendi-lepora iritsiko gara. Aipatu bi mendi-lepo
horietatik Irati osoa ikusteko aukera dugu.
|
Gutxi gorabeherako
ibilbidea: Iratiko etxeak –
Baso-etxea – La Cuestion zubia – Morateko mendi-lepoa
– Oriongo mendi-lepoa – Arrazola – Orbaitzetako
Ola. |
| Gomendagarria da ibilbidea aztertzea. |