Garraldako
eskolen ondoan dagoen pistatik abiatuko gara; ataka
ireki eta ezkerrera hartuko dugu. Soroa gurutzatu, bertze ataka
bat pasa eta
Laurensoko errekaren bazterrean
dagoen bide zaharrean barna segituko dugu. Erreka utzi eta igotzen
jarraituko dugu. Bidearen bi aldeetan ezpelak eta haritzak ikusi
ahal izanen ditugu. Bertze ataka bat dago hemen;gurutzatu eta
soro txiki bat agertuko zaigu, hurritzez inguratua dagoena.
Bidean jarraitu. Aldeetara ezpelak, haritzak eta hareharriak
ikusiko ditugu. Orain laborerik ez duen bertze soro txiki bat
ikusiko dugu,eskuinera hartu eta kareharrobi bat aurkituko dugu.
Maldan gora hasiko gara. Gainean,
pago baten
ondoan, eskuinera hartu. Metro batzuk aurrerago Garraldara ematen
duen
behatoki ederrera ailegatuko gara. Pagoaren
ezker, igotzen segi. Berehala ibilbidea laua eginen da. Bertze
behatoki batera aterako gara. Ondoren jeitsiera hasiko da
(S.L.
NA51) bidearekin gurutzatu arte. Garralda eta Aria
lotzen zituen bide zaharra da hau. Hemendik
Irati
Ibaia eta
Aribe ikusi ahal izanen ditugu. Ezkerrerantz
hartuta
Ariara joan gaitezke, eskuinera berriz,
harkaitz eta haritzen artean doan bidean barna, hasierara eramanen
gaituen pista zabaleraino.