
Ibilbidea
Hiriberrin hasten da, herriaren goialdean.
Hartu Otsagabiarako garai bateko bideak egiten duen pista seinaleztatua.
Mendi-hegalaren erdialderaino poliki-poliki igotzen den pista
horretan barna eginen dugu
San Frantzisko izeneko
leporaino; hasieran belardi eta soro artean, eta, ondoren, larre,
sastraka eta haritz artean. Mendi-hegalaren goialdean pagadi
itxi bat ikusiko dugu. San Frantzisko lepora iritsita, sainduaren
irudia gordetzen duen horma-hobi bat dago, garai batean zegoen
baselizaren lekuko. Bertatik
Pirinioen ikuspegi zabala
dugu. Mendi-lepoan pista nagusia alde batera utzi eta beherantz
doan bidexka estuago bat hartuko dugu pago -horietako batzuk
oso handiak- eta hurritz artean. Bidexkak
Zelaiondoa
sakana zeharkatzen du, eta aurrera egiten du ibilbide-tarte
lasai eta eroso batean barna; hemendik aitzinat haritzak nagusitzen
dira.
Arreseko Gurutzea izeneko parajea igarota,
hasierako pistara iritsiko gara eta horretan barna abiapuntura
helduko gara.