Abiapuntua Garraldako herrigunean dago. Ibilbidearen lehenengo zatia belardien artean dagoen pista zabala da; aipatu belardietan usu ikusiko ditugu Aezkoako arraza den behi piriniarra. Luze gabe, pista bukatu eta heskai (hurritzak, haritzak, basa-gereziondoak...) eta larre artean dagoen bidexka batean barna eginen dugu aitzinat. Bidexka estua hariztian barneratzen da ibilbide ia laua eginez. Ametz ilaundunak dira nagusi, eta hauekin batera ezpelak, basa-arrosak, elorriak... Mendi gailurren inguruetan ezin ederragoak dira ibarraren ikuspegia; gure oinetara, berriz, Aribeko herrigunea. Ezpel handiez inguraturik, mendi-gailurra zeharkatuko dugu, eta beste isurialdera jaisten hasiko gara. Bideak hainbat belardi inguratzen ditu, eta Ariarantz eramanen gaituen pista zabal bateraino joaten da. Herrira heldu aitzin, pista alde batera utzi eta herriraino eramanen gaituen bidexka zoragarri bat hartuko dugu. Itzultzeko, abiatzerakoan hartu dugun bide bera hartuko dugu, baina kontrako norabidean.
perfil recorrido - ibilbidearen soslaia
longitud - luzera
5,4 km