Abiapuntua Abaurrepean dago. Hasieran hainbat belardiren albotik eginen dugu aitzinat, eta ondoren harriz jositako bide bat hartuko dugu pista batera atera arte. Pista hartuta gorantz eginen dugu, eta handik lasterrera zuhaitz eta zuhamuxka bakanduak dituzten larreak zeharkatzen dituen bidexka hartuko dugu. Ondoren, berriro ere, pista hartuko dugu bi Abaurreak lotzen dituen errepidera iritsi arte; tarte labur batean, bitan zeharkatu beharko dugu errepidea. Asfaltoa alde batera utzita, begien bistan dagoen muinoraino doan bideari jarraituko diogu. Banalerroa zeharkatuta, ibilbidea, berriro ere soro eta belardien artean, mendiartetik doa, eta errepidera eramanen gaitu. Errepidea zeharkatuko dugu, eta Abaurregainera iritsiko gara. Hemendik aitzin, ibilbideak bi herriak lotzen dituen garai bateko bidetik jarraitzen du, basoak hartutako hegi batetik behera eginez. Berriro ere pistara iritsiko gara, eta errepidea zeharkatuta, abiapuntura helduko gara.
perfil recorrido - ibilbidearen soslaia
longitud - luzera
5 km