Ibilbide honek Garraldako herrigunean du hasiera. Hilerriaren ondoan ezkerrean dagoen pista hartuko dugu, Garraldako Landandia gurutzatzeko. Bertan, bazkatzen, azienda ugari ikus ahal da, ikuspegi ederrak daude. Ezkerrean bide bat azalduko zaigu; pista utzi eta hau hartuko dugu. Bidearen bi aldeetan ezpelak eta haritzak izanen ditugu hasieran, eta, Artezelaiko erreka gurutzatu ondoren, pagoak, ezpelak eta haritzak. Tarte hau igoera txikia da. Hurbil, laborerik ez duten soroak ikusiko ditugu. Landandiko gainera ailegatuko gara, bertatik ikuspegi ederra dago: mendiak, zelaiak, soroak,...Pagadia gurutzatuz jeitsiko gara pistaraino ailegatu arte.Ezkerrera hartu, Mendialde borda ondotik pasa eta hurrengo gurutzeraino segi. Ezkerrera hartuta Garraldara iritsiko gara Landandian barna.
perfil recorrido - ibilbidearen soslaia
longitud - luzera
3,6 km