 Ibilbidea
Garaioako herrigunean hasten da. Gorantz doan
pista bat hartuko dugu, belardi eta hurritz eta ezpelen artean
doan pista; aitzinago basoan sartzen dena.
Ibilbideak pistan barna egiten du aitzinat borda bateraino.
Aipatu borda alde batera utziko dugu, eta eremu
ireki batera aterako gara, basoa gibelean utzita. Ibilbide lasaian
jarraituko dugu, zuhaitzen bat edo beste eta zuhamuxkak –isatsez,
ezpelez, patxaranez, txilarrez... osatua- dituzten larreetan
barna. Bidexkak, muino arin baten ondoan, beherantz egiten du
soro eta belardien artean dagoen pista bateraino. Horri jarraituko
gatzaizkio abiapunturaino, Garaioaraino alegia, joateko. |