Hiru herrietatik egin daiteken ibilbidea da. Aribetik hasten dugu ibilbidea. San Joakin baseliza ondoan, ondoren metro batzuk itzuli Aribetik Hiriberrirako bide zaharra hartzeko. Zati malkartsua da hau eta aldeetan harrizko hormak daude tarteka. Errepidera aterako gara eta berehala 3. gurutzean Hiriberrirako bide zaharrean barna joateko aukera izanen dugu. Herria gurutzatu eta pista zabal batera aterako gara. Maldan behera hasiko gara. Eskuinean ikusiko dugun urbiltegi txiki baten ondoan utziko dugu pista bidea hartzeko. Ibilbidea laua izanen dugu Artekiko errekaraino. Erreka gurutzatu eta igotzen hasiko gara. Bidearen bazterretan pagoak, ezpelak eta haritzak ikusiko ditugu. Ondoren jeisten hasiko gara. 1.gurutzera ailegatu arte . Ezkerrera hartuz gero Garaioarako bidea hartuko dugu. Betondoko erreka gurutzatu ondoren, zelatan barna doan pista zabaletik igotzen joanen gara. Garaioako pilotalekura aterako gara eta eskuinean dagoen pista hartuko dugu. Metro batzuk aurrerago pista utzi eta ezkerrera segi. Bidegurutzea topatzen dugularik, segi aurrera zelaietan barna erreka berriro gurutzatu arte. Hariztian barna igarotzen da bidea Aribetik Hiriberrirako errepidera atera arte,hasierara itzuliko gara.
perfil recorrido - ibilbidearen soslaia
longitud - luzera
8,9 km