Berrendira
joateko herriko irteeran dago bidearen hasiera. Lehenengo gurutzean
ezkerrera hartuko dugu eta bide zabala segituko dugu. Aldeetan
zelaiak ikusiko ditugu. Bide hau utzi eta egurra ateratzeko
erabiltzen zen bide zaharra hartuko dugu. Hasieran hariztian
barna joanen gara ( Tristuibartea edo Ariztibarreneko
Erreserba Naturaleko mugetan gaude) eta geroago
pagoak ikusiko ditugu. Maldan gora hasiko gara berriki egina
den ikaztegiraino iritsi arte. Eskuin joan, eta malda gero eta
pikoagoa eginen zaigu. Pettuberroko gainera
ailegatuko gara: bertatik ikuspegia zoragarria
da. Aezkoako herri guztiak ikusten diren leku bakarra da hau
eta tradizioak dioenez, sorginak akelarrean
biltzen ziren hemen. Bide beretik itzuli. |