 Ibilbideak
Orbaizetako Olako plazan du
hasiera. Elizaren ezkerrean bidea hartu eta
metro batzuk aurrerago ezkerraldera hartuko dugu berriro Legartzako
erreka gurutzatzen duen pista jeisteko. Erreka
gurutzatu ondoren eskuinera hartu eta berehala berriz ezkerrera.
Maldan gora hasiko gara. Iratzetan barna segituko dugu pagadira
ailegatu arte. Bertara sartu gabe, gurutze
batekin topo eginen dugu: ezkerrera, Arlekiko
Gazteluaren hondarretara ailegatuko gara, eta
horretarako egurra ateratzeko erabiltzen zen bidea hartuko dugu
lehenbizi eta ezpelen artean doana gero. Eskuinera joanez gero,
pagadian barna joanen gara eta landaretzaren artean berehala
agertuko zaizkigu Lutoko Haitzuloak.
Azken tartea maldatsua da. Olara bide beretik itzultzen da. |