Garaioa
gurutzatzen duen errepidetik hasiko gara. Tarte luzea eginen
dugu S.L. NA-55 bidea joaten den leku beretik.
Hasieran soroen artean doazen pistak jarraituko ditugu eta geroago
basora sartuko gara borda bat topatu arte.
Bertan bidea bitan banatzen da. Ezkerrera hartu, eta berehala
ezkerrera berriz agertuko zaigun oihanbidea hartzeko. Aurrerago
utziko dugu, eskuinean dagoen ataka ireki eta
bide zaharra hartzeko. Haritzak eta pagoak tartekatzen dira
zati honetan. Bukaeran, izugarrizko harkaitza
aurkituko dugu sakanaren gainean. Aurrez aurre Orotz Beteluko
hariztia eta Irati Ibarraren gaineko ikuspegi
zoragarria. Bide beretik itzuliko gara. |